Actualidad

GAZTELA ETA LEONGO EHIZA-BAIMENAREN DOAKOTASUNARI BURUZ

Logotipo_de_la_Junta_de_Castilla_y_León.svg

Bizkaiko Ehiza Federazioak kontsulta egin dio Gaztela eta Leongo Juntako ehiza-atalari, lurralde horretako ehiza-baimena doakoa ote den jakiteko. Sailak albistea baieztatu digu, baina azpimarratu nahi du aldizkari ofizialean argitaratu arte ez dela indarrean sartuko.

Bizkaiko Ehiza Federaziotik uste dugu Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzu bera eskaini behar diela Bizkaiko ehiztariei. Hala jakinaraziko diogu hurrengo Ehiza Kontseiluan, eskaera ofizial bat eginez.

Ehiztariei ere jakinaraztea federazio honek zenbait hobekuntza egin dituela hurrengo debekualdi-aginduari begira, eta hainbat bilera egin dituela Aldundiarekin gai horri buruz.

(Visited 504 times, 1 visits today)
jmiguel_7439n683

The author jmiguel_7439n683