EHIZA AZTERKETA 2025 IKASTAROA (LEHENENGO DEIALDIA)
BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOAK IKASTAROAK ANTOLATZEN DITU EHIZTARIAREN AZTERKETARAKO URTEKO DEIALDI GUZTIAK PRESTATZEKO
Ehiztariaren azterketaren deialdi bakoitzaren aurretik, Euskadin ehiza-baimena lortzeko (urtean hainbat deialdi egin daitezke), Bizkaiko Ehiza Federazioak 4 ikastaro antolatuko ditu, bakoitza bi ordukoa gutxi gorabehera. Ikastaro horiek Federazioak Miribillan (frontoiaren ondoan) dituen instalazioetan egingo dira, 4 egunetan. Martin Barua Pikaza 27.48003. Bilbo KOKAPENA
Ikastaro bakoitzak (lau egunekoa eta 8 ordukoa, azterketa-deialdi bakoitza prestatzeko) 5 euroko kostua izango du Bizkaiko Ehiza Federazioan federatutako pertsonentzat, eta 30 eurokoa Bizkaiko Ehiza Federazioan federatu EZ direnentzat. Azterketa egin ondoren ikastaroa egin duen ehiztariak Bizkaiko Ehiza Federazioan federatzea erabakitzen badu, erositako federazio txarteletik 25 euro deskontatuko zaizkio.
GARRANTZITSUA. IKASTAROAREN INSKRIPZIOAK EZ DIRA EHIZA-AZTERKETARAKO INSKRIPZIOAK
Ikastaroan parte hartzen dutenek pertsonek dagozkion liburuak edo bitarteko elektronikoak (ordenagailu eramangarria, tableta) eraman beharko dituzte. Federazioari eska diezaiokezu materiala.
BERTARATZEA BAIEZTATU ETA BEHEAN ERANTSI DUGUN FORMUNARIOA BETE BEHAR DUZUE
Prestakuntza-ikastaroak data hauetan egingo dira:
Ehiztari azterketa 2025: (LEHENENGO DEIALDIA)
2025eko urtarrilaren 16a, 18:00etatik 20:00etara (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Ingurumen-legeria eta -araudia.
• Ehiza arautzea eta praktikatzea.
• Ehizaren antolamendua.
2025eko urtarrilaren 23a, 18:00etatik 20:00etara (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Ehiza-espezieak.
2025eko urtarrilaren 30a, 18:00etatik 20:00etara (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Identifikazio-arazoak.
• Armak eta ehiza-txakurrak.
• Etika, Segurtasuna eta Portaera.
2025eko otsailaren 06a, 18:00etatik 20:00etara (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Errepasoa eta proba (azterketaren simulazioa).
IKASTAROAREN FORMULARIOAN SARTZEKO, SAKATU HEMEN