Bizkaiko Ehiza Federazioa
Federación Bizkaina de Caza
Genero berdintasuna

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK BIZKAINAKO EHIZA FEDERAZIOA GURE BERDINTASUN PLANA EZARTZEA AITORTU DU

La Diputacion Foral De Bizkaia Reconoce A La Federacion Bizkaina De Caza Por Implantar Nuestro Plan De Igualdad

Guztira 20 federaziok lortu dute aurten berdintasun planak ezartzea horregatik, gaur ,Bizkaiko Foru Aldundiak aintzatetsi ditu Kirol Etxean egindako ekitaldi batean. Federazioa hauek kirolean berdintasuna bultzatzeko lanean hasi ziren bost federazioei eta ASFEDEBIri gehitu zaizkie.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol federazioekin batera gaur arratsaldean Kirol Etxean egindako ekitaldi batean, lurraldeko 20 kirol federazioen berdintasun planak aitortu ditu: neguko kirolak, hipika, karatea, igeriketa, triatloia, surfa, gimnasia, eskubaloia, pilota, taekwondoa, arrantza, golfa, borroka eta sanboa, aireko kirolak, halterofilia, tiro olinpikoa, herri kirolak, ehiza, judoa eta lotutako kirolak. Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak nabarmendu duenez, aukera paregabea da kirola, gaur inoiz baino gehiago, gizartea eraldatzeko palanka handi bat izan dadin. Gutako bakoitzak gizartea aldatzeko eragile izateko ahalmena dugu.

Helburua da, epe laburrean, Bizkaiko kirol federazio gehienek Berdintasun Plana izatea. Aipatutakoez gain, iaz abian jarritako berdintasun-planak ezartzeko prozesuaren jarraipena egiteko programa bat ere garatu da.

Arrizabalaga foru diputatuak bere esker ona adierazi die federazioei izan duten inplikazioagatik kirolean duzuen dedikazioa islatzen du, baita ere zuen eta zuen erakundean parte hartzen duten pertsona guztien konpromisoarekin batera, gure lurraldeko erronka sozial handiekin, adierazi du.

Bizkaiko Foru Aldundiko kirol taldeak EMAKI Foroan (Emakumea eta Kirola) 2022-2023 garatu zen eta Bizkaiko emakume kirolariek Bizkaiko kirol federatuan benetako berdintasuna lortzeko garatu behar diren jarduera-ildo nagusiak ezarri zituzten.

Bizkaiko Foru Aldundiak lanean jarraitzen du emakumeek kirol-diziplina guztietan parte har dezaten sustatzeko, aukera-berdintasuna bermatuz eta kirolean errespetuzko kultura sustatuz.

DESKARGATU BIZKAINA EHIZA FEDERAZIOAREN BERDINTASUN PLANA HEMEN KLIKATUTA

Genero indarkeria egoerak salatzen ditu kanalak fbizkainadecaza@gmail.com

Albiste gehiago

Albisteak

«MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» KANPAINAREN BIGARREN URTEA

Bizkaiko Ehiza Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, «MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» kanpaina jarriko du martxan, bigarren urtez jarraian. Ekimen

Irakurri albistea →
Albisteak

BIZKAIKO EHIZTARIEK MILIOIKA EURO GAL DITZAKETE GAZTELA ETA LEONEN OILAGORRA EHIZATZEKO EZARRITAKO ZERO KUPOAREN ONDORIOZ.

Gaztela eta Leonen ehiza daitezkeen bost espezieren ehiza kautelaz eteteak, tartean oilagorrarena, kalte handia eragiten die ehiza-denboraldi osoaz

Irakurri albistea →
Federazioa

DOLU-OHARRA BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA

Bizkaiko Ehiza Federazioak atsekabe handiz jakinarazten du JESÚS ÁNGEL SERRANO ARCE 2026ko urriaren 29an hil zela, 74 urte

Irakurri albistea →