Bizkaiko Ehiza Federazioa
Federación Bizkaina de Caza
Albisteak

BIZKAIKO EHIZTARIEK MILIOIKA EURO GAL DITZAKETE GAZTELA ETA LEONEN OILAGORRA EHIZATZEKO EZARRITAKO ZERO KUPOAREN ONDORIOZ.

Gaztela eta Leonen ehiza daitezkeen bost espezieren ehiza kautelaz eteteak, tartean oilagorrarena, kalte handia eragiten die ehiza-denboraldi osoaz gozatzeko kuotak eta baimenak ordaindu dituzten ehiztari ugariri.

Neurria kautelazkoa izan arren eta ebazpen judizial berri baten zain egon arren, ehizatu ezinik igarotzen den egun bakoitzak nekez berreskuratu ahal izango diren ehiza-egunak galtzea dakar.

Ez gara garrantzi txikiko kontu batez ari. Hain zuzen ere, oilagorraren ehiza-denboraldiko garairik garrantzitsuenetako batean gaude, migrazioan dauden oilagar ugari gure mendietan daudenean eta ehiztariek dagoeneko ordaindu duten jarduera bat egin ahal izatea espero dutenean.

Hamabost egun, hilabete bat edo are gehiago luzatzen den etenaldi batek ehizazale asko beren denboraldiaren funtsezko zati batez gabetu ditzake. Eta, azkenean, zero kupoa bertan behera uzten bada ere, galdutako ehiza-egunak, alferrik egindako joan-etorriak eta eragindako kalte ekonomikoak ez dira ebazpen judizialarekin desagertuko.

Horregatik, *EHIZTARIOK IRUZUR EGIN DIGUTELA SENTITZEN DUGU* esaten dugunean, beren betebehar ekonomiko eta administratiboak bete dituzten eta orain, bereziki garrantzitsuak diren egun hauetan, ehizan aritu ezinik dauden pertsonen frustrazio eta haserre sakona adierazten dugu.

Gure ustez, ezagutzen dugun ehiza-jardueraren etorkizuna mehatxatzen duten zenbait talde ekologistaren ekimenak gero eta ugariagoak direnez, inoiz baino beharrezkoagoa da ehiztariok gure federazioen inguruan bat egitea eta gure eskubideen zein tradizioen defentsan modu koordinatuan, irmoan eta erabakitasunez lan egitea.

Biodibertsitatearen kontserbazioarekin eta espezieen ehiza-kudeaketa jasangarriarekin dugun konpromisoa indartu behar dugu, ikerketa zientifiko zorrotzak sustatuz, populazioei buruzko datu objektiboak eskainiz eta administrazio publikoekin nahiz beste ehiza-erakunde batzuekin lankidetza estuan arituz.

Batasunaren, ezagutzaren eta elkarlanaren bidez soilik defendatu ahal izango dugu gure jardueraren zilegitasuna, espezieen kontserbazioan lagundu eta etorkizuneko belaunaldiek ehizan jarraitu ahal izatea bermatu.

Euskal Ehiza Federazioak, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako hiru lurralde-federazioek osatzen dugunak, ikerketa ugari egin ditu Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, oilagorren eta ehiza daitezkeen beste espezie batzuen populazioei buruz. Ikerketa horiek informazio zientifikoa eskaintzen dute espezie horien ehiza-aprobetxamenduaren jasangarritasuna ebaluatzeko.

Oilagorrari buruzko azken ikerketa, duela hilabete gutxi argitaratua, Gaztela eta Leongo Ehiza Federazioari bidali zaio, lankidetzan aritzeko eta kaltetutako bost espezieentzat ezarritako zero kupoa berrikusten lagun dezakeen informazioa eskaintzeko asmoz.

Gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Gaztela eta Leongo Ehiza Federazioari, baita lurralde horretako ehiza-barrutien titularrei eta oilagorraren ehizan aritzen diren ehiztariei ere.

*EHIZTARI ETA EGUNEKO HIRU OILAGORREKO KUPOA GAZTELA ETA LEONEN NEURRI OSO ONDO ARRAZOITUA ETA ZENTZUZKOA DELA USTE DUGU.*

Atzo, El Correo egunkariaren galderei erantzun genien gai honi buruz. Eskerrak eman nahi dizkiogu egunkariari Bizkaiko Ehiza Federazioarekin / Federación Bizkaina de Cazarekin harremanetan jarri izanagatik, gure kolektiboa sakon kezkatzen duen egoera honen berri emateko.

Albistea honako esteka honetan irakur dezakezue:

Albiste gehiago

Albisteak

«MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» KANPAINAREN BIGARREN URTEA

Bizkaiko Ehiza Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, «MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» kanpaina jarriko du martxan, bigarren urtez jarraian. Ekimen

Irakurri albistea →
Federazioa

DOLU-OHARRA BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA

Bizkaiko Ehiza Federazioak atsekabe handiz jakinarazten du JESÚS ÁNGEL SERRANO ARCE 2026ko urriaren 29an hil zela, 74 urte

Irakurri albistea →
Albisteak · Lehiaketak

Bizkaiko Oilagor Ehiza Kopa eta Txapelketa

Bizkaiko Oilagor Kopa. Azaroak 21 (larunbata). Izen-emateko azken eguna: azaroak 16 (barne). DESKARGATU PARTE HARTZEKO ARAUAK HEMEN. Bizkaiko

Irakurri albistea →