Bizkaiko Ehiza Federazioa
Federación Bizkaina de Caza
Lehiaketak

BIZKAIKO FIELD TARGET HUNTING 2021 TXAPELKETAREN KRONIKA

Cronica Campeonato De Bizkaia De Field Target Hunting 2021

Joan den igandean, ekainaren 20an, Arabako Okondo udalerriko basoetan, Bizkaiko 2021eko Field Target Hunting Txapelketaren bigarren eta azken proba egin zen, Bizkaiko Ehiza Federazioak babestuta.

Proba horretara modalitate honetako lehiaketen zirkuituan ohikoak diren bizkaitar tiratzaileak joan ziren, baita Kantabria eta Burgosetik etorritako zaleak eta Arabako eta Gipuzkoako federatuak ere. Guztiek Bizkaiko Zero Field Target klubak antolatutako ibilbide bikainaz gozatzeko aukera izan zuten.

Probak 20 kale zituen ingurune natural polit batean banatuta, eta parte-hartzaileek bi zuriri egin behar zieten aurre, eszenatoki desberdinekin. Eguraldiak euriarekin mehatxatzen zuen, baina bi ordu eta erdiko lehiaketa errespetatu zuen, proba eramangarriagoa eginez. Azkenean, PCP kategorian merezitako garaipena lortu zuen Gabi Catalin Andreana federatu bizkaitarrak, 80 puntu posibletatik 72 lortuaz. PISTON kategorian Luis Manuel Diaz Gardoqui santurtziarrak lortu zuen garaipena 80 puntutik 65 lortuta.

Esan beharra daukat, 2020. urte osoan lehiaketarik ospatu gabe egon ondoren, zaletasunari berriro heltzeko gogo handia zegoela, eta hau horrela, parte-hartzaile guztiak behin proba bukatuta, iritziak elkar trukatzeko eta hilabeteetan zehar ikusten ez zituzten zaleekin gozatzeko aukera izan zutela.

Proba honetako eta maiatzaren 23an egindako aurreko probaren emaitzen baturak honela utzi du Bizkaiko FTH 2021 Txapelketako sailkapena:

PCP modalitatea

  1. Sailkatua Julian Guillo Pitarque.
  2. Sailkatua Guillermo Peñarredonda Etxebarria.
  3. Sailkatua Gabi Catalin Andreana.

PISTON modalitatea

  1. Sailkatua Luis Manuel Diaz Gardoqui.

Lehiakide guztiak zoriondu nahi ditut parte hartzeagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiet Bizkaiko Ehiza Federazioari, antolatzaileei, babesleei (ARDESA/UMAREX) eta Okondoko Udalari 2021eko BIZKAIKO FIELD TARGET HUNTING TXAPELKETAN laguntzeagatik.

 

Bizkaiko Federazioko Field Target Delegatua.

 

Albiste gehiago

Deporte Escolar
Albisteak

ESKOLA KIROLA

Irakurri albistea →
Deporte Escolar
Albisteak

ESKOLA KIROLA

Irakurri albistea →
Copa Y Campeonato De Bizkaia De Caza Menor Con Perro
Lehiaketak

TXAKURRAREKIN TXIKIAN EHIZATZEKO BIZKAIKO KOPA ETA TXAPELKETA

TXAKURREKIN TXIKIAN EHIZATZEKO BIZKAIKO KOPA ETA TXAPELKETA. DESCARGAR AQUI

Irakurri albistea →