MOST POPULAR

Sorry, Posts you requested could not be found...

MOBLIE

Sorry, Not enough posts for this block, please add more posts...

APPLICATIONS

Sorry, Not enough posts for this block, please add more posts...

- Advertisement -

LATEST REVIEWS

Editors' Take

Sorry, Posts you requested could not be found...

Sorry, Posts you requested could not be found...

- Advertisement -

THE LATEST

Actualidad

IÑAKI ASTUYREN OROIMENEZ. IRAILAREN 1ean ZENDU ZEN

IMG-20250901-WA0008

Irailaren 1ean zendu zen Iñaki Astuy Etxebarria jauna, Bermeoko Kirol Elkarteko presidentea.
Ehiztaria, abertzalea eta balio handiko pertsona izan zen; urte luzez lan handia egin zuen Bizkaiko ehiza eta bere jaioterriko (Bermeo) alde.

Hileta Bermeoko San Frantzisko elizan egingo da, irailaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan.

GOIAN BEGO

read more
FederativoOrdenes de Vedas y Líneas de Pase

DIPUTAZIOAREN ZERRENDAN AGERTZEN DIREN ETA HARRAPAKETA-TXOSTENA AURKEZTU EZ DUTEN EHIZTARIEN INTERESERAKO

Sin-titulo1

Abuztuaren 21ean, Bizkaiko Ehiza Federazioko ordezkari bat bildu zen Diputazioko Ehiza eta Arrantza Zerbitzuburuarekin. Honako hau helarazi zitzaion:

1- Zerrenda horretan agertzen diren eta harrapaketa-txostenak aurkezteko betebeharra bete duten ehiztari askoren kezka, eta, halaber, guztion artean horri irtenbidea bilatu behar dugula.

2- Diputazioak aintzat hartu behar du ehiztari askok egiten duten ahalegina, ezarritako sistema berrian harrapaketa-txostenak izapidetzean. Era berean, kontuan hartu behar da harrapaketa-txosten kopuru txiki baten ahaztura arrazoizkoa ez dela izan behar hurrengo denboraldian paseak lortzeko oztopo. Beste modu batera esanda: txosten gutxi batzuk entregatzea ahaztuta ere, horrek ez luke esan behar hurrengo urtean ezin izango dugunik ehizan aritu. Diputazioak jakinarazi zuen egoera hori beti izaten dutela kontuan.

Diputaziotik honakoa jakinarazi ziguten:

Diputazioak konpondu egingo du harrapaketa-txostenak aurkeztu dituzten ehiztarien arazoa, eta behar adina aldiz berrikusiko du zerrenda. Lasaitasuna helarazteko eskatu digute: arazoa konpontzeko denbora badago, eta ahalegina egingo dute konpontzeko, baita hurrengo denboraldietan halakorik gerta ez dadin ere. Izan ere, egiaztatu da ehiztari eta ehiztari askok benetan aurkeztu dituztela harrapaketa-txostenak GERTU bulegoetan eta beste leku batzuetan, baina hala ere pertsona horiek zerrendan agertzen direla.”

 

ZER PAUSO JARRAITU BEHAR DITUZTE ZERRENDA HONETAN AGERTZEN DIREN PERTSONEK ARAZOA KONPONTZEKO?

DIPUTAZIOAN ZURE HARRAPAKETA-TXOSTENEN AURKEZPEN-FROGAGIRIAREN KOPIA BADUZU:

  • Bidali Diputazioari posta elektronikoz (ehiza.arrantza@bizkaia.eus) zure datuak eta entregaren frogagirien kopiak.
  • Halaber, Diputazioaren egoitza digitalean erregistro bidez edo GERTU bulegoetan ere aurkez dezakezu.

DIPUTAZIOAN ZURE HARRAPAKETA-TXOSTENEN AURKEZPEN-FROGAGIRIAREN KOPIARIK EZ BADUZU:

  • Jarri harremanetan helbide honekin: fbizkainadecaza@gmail.com.
    Bertan, honako hauek adierazi behar dituzue:

    • Zuen izen-abizenak, telefonoa eta NANa.
    • Oilagor-paseak atera zenituzten egunak eta irteera bakoitzean egindako harrapaketak (harrapaketa-txostenen kopiak, ahal bada).
    • Partak (txostenak) erregistratzeko erabili zenuten sistema zein izan zen.
  • Guk Diputazioan konponbidea bilatzen saiatuko gara. Lehenik federatuen kasuak izapidetuko ditugu eta, ondoren, gure aukeren arabera, federatu gabeen pertsona guztiei erantzungo diegu.

 

read more