Bizkaiko Ehiza Federazioa
Federación Bizkaina de Caza
Ikastaroak

EHIZA AZTERKETA 2022

Examen Cazador 2022

Ebazpena, 2022ko martxoaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, 2022. urterako ehizatzeko gaitasun-azterketarako deia egiten duena.
Azterketa 2022ko ekainaren 11n egingo da, 10: 00etan, FICOBAn (Irun, Gipuzkoa).
Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 20tik maiatzaren 25era
. KLIKATU HEMEN–. PINCHAR AQUI
Azterketa egiteko tasa 11,33 eurokoa da. Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko.
Proba honetan, test motako 31 galderako galdera-sortari erantzun beharko zaio, eta erreserbako hiru galderari, galderaren bat baliogabetzen bada. Hori gainditzeko, gutxienez 24 galdera asmatu beharko dira. Azterketa egiteko gehienezko denbora 50 minutukoa izango da.

EHIZTARI AZTERKETAREN IKASTAROAK
Federaziotik Azterketa prestatzeko ikastaroak egiten ditugu, eta izapide guztiak ere kudeatzen ditugu, lehenbailehen ehizan has zaitezten. Zure asegurua (federazio-txartela barne) eta Espainiako erkidego guztietako ehiza-lizentziak tramitatzen ditugu. Era berean, ehiza-federazioan ditugun modalitate guztietako lehiaketetan parte hartzeko aukera izango duzue.
Ikastaroak DOAKOAK izango dira. Behar duenak estudioko materialaren truke ordaindu beharko du. Hala ere, materiala online deskarga daiteke.

GARRANTZITSUA. BERTARATUKO ZARETELA BAIEZTATU BEHAR DUZUE


Prestakuntza-ikastaroak honako data hauetan egingo dira:
Maiatzak 18, 18: 30ean (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbao):
• Ingurumen-legeria eta -araudia.
• Ehizaren erregulazioa eta praktika.
• Ehizaren antolamendua.
Maiatzaren 25ean, 18: 30ean (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbao):
• Ehiza-espezieak.
Ekainak 01 18,30etan Kirol Etxeko areto nagusian. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbao):
• Identifikazio-arazoak.
• Armak eta ehiza-txakurrak.
• Etika, Segurtasuna eta Portaera.
Ekainak 08, 18,30etan (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbao):
• Errepasoa eta proba (Azterketa-simulazioa).

ZER EGITEN DUT AZTERKETA GAINDITU ONDOREN?
Azterketa gainditu eta behin betiko zerrendak atera ondoren, lizentzia lortu eta ehizaz gozatu ahal izateko urrats bakarrera gaude. Federazioarekin harremanetan jarri behar duzue eta egun pare batean ehizarako baimena izango duzue. Eta beste edozein autonomia-erkidegoren baimena eska dezakezue, ehizaz gozatu nahi baduzue.

ZALANTZARIK IZANEZ GERO, JAR ZAITEZTE GUREKIN HARREMANETAN.

 

 

 

Albiste gehiago

Albisteak

«MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» KANPAINAREN BIGARREN URTEA

Bizkaiko Ehiza Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, «MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» kanpaina jarriko du martxan, bigarren urtez jarraian. Ekimen

Irakurri albistea →
Albisteak

BIZKAIKO EHIZTARIEK MILIOIKA EURO GAL DITZAKETE GAZTELA ETA LEONEN OILAGORRA EHIZATZEKO EZARRITAKO ZERO KUPOAREN ONDORIOZ.

Gaztela eta Leonen ehiza daitezkeen bost espezieren ehiza kautelaz eteteak, tartean oilagorrarena, kalte handia eragiten die ehiza-denboraldi osoaz

Irakurri albistea →
Federazioa

DOLU-OHARRA BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA

Bizkaiko Ehiza Federazioak atsekabe handiz jakinarazten du JESÚS ÁNGEL SERRANO ARCE 2026ko urriaren 29an hil zela, 74 urte

Irakurri albistea →