Bizkaiko Ehiza Federazioa
Federación Bizkaina de Caza
Federazioa

BIZKAIKO EHIZTARIENTZAKO INFORMAZIOA

Información Para Los Cazadores Bizkainos

 

Adiskide agurgarria,

Espero dugu ehiztarien familia osoa ondo egotea. Aste gogorrak izaten ari dira, baina ziur gaude denen artean gaindituko dugula.

Honekin batera Ertzaintzak egoera honen aurrean pertzonen zirkulazioa ezartzeko gida bat eransten dizuegu.

Ulertzen dugu 25. puntuak jabearen bizilekutik kanpo txakur- etxoletan aurkitzen diren alimaleak elikatzeko eta ardura emateko jaso daitekeela.

Aholkatzen dizuegu zuen txakurrak arduratzera zoaztenean, beti osasun-gida eramatea.

Edozein kontutarako, federaziotik ehiztarientzako arreta telematikoa mantentzen jarraitzen dugu. Telefono bidez 944270528 / 688881572 edo Email bidez fedecaza@outlook.com

Indartsu jarraitu eta laster berriro elkar ikusiko gara gure zaletasunak praktikatzen.

Besarkada handi bat.

 

Jabier Barona Gonzalez

Bizkaiko Ehiza Federazioaren Lehendakaria

Albiste gehiago

Albisteak

«MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» KANPAINAREN BIGARREN URTEA

Bizkaiko Ehiza Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, «MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» kanpaina jarriko du martxan, bigarren urtez jarraian. Ekimen

Irakurri albistea →
Albisteak

BIZKAIKO EHIZTARIEK MILIOIKA EURO GAL DITZAKETE GAZTELA ETA LEONEN OILAGORRA EHIZATZEKO EZARRITAKO ZERO KUPOAREN ONDORIOZ.

Gaztela eta Leonen ehiza daitezkeen bost espezieren ehiza kautelaz eteteak, tartean oilagorrarena, kalte handia eragiten die ehiza-denboraldi osoaz

Irakurri albistea →
Federazioa

DOLU-OHARRA BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA

Bizkaiko Ehiza Federazioak atsekabe handiz jakinarazten du JESÚS ÁNGEL SERRANO ARCE 2026ko urriaren 29an hil zela, 74 urte

Irakurri albistea →