Bizkaiko Ehiza Federazioa
Federación Bizkaina de Caza
Lehiaketak

2023 BIZKAIKO ARKU EHIZA IBILBIDEEN TXAPELKETA (TIRADA IREKIA)

Campeonato De Bizkaia De Reca Con Arco 2023  (Tirada Abierta)

Ehiztari arkulariak, ehizan federatuak, Bizkaiko XXIV. Arku Ehizako Ibilbideen Txapelketan parte hartzera gonbidatzen dira. Bizkaiko Ehiza Federazioak antolatu du txapelketa, eta Gernikako Urdaibaiko Zagitarien Klubarekin lankidetzan aritu da. Ereñoko (Bizkaia) ehiza-jardueren zelaian egingo da, 2023ko maiatzaren 28an, 10: 00etan hasita.

Koordenatuak hauek dira: 43º 20´20´´N 2º35´11.7´´ W

Hauek dira modalitateak edo kategoriak: ARKU KONPOSATUA ETA ARKU TRADIZIONALA (longbow barne). RFECren erregelamenduaren arabera

Parte hartzaile guztiek Federazio Txartela eguneratuta eraman behar dute parte hartu ahal izateko.

Bizkaiko txapelketan parte hartzeko tiratzaileek federatuta eta Bizkaian erroldatuta egon beharko dute.

(2009ko apirilaren 1eko batzarrean onartutako artikulua)

Kategoria bakoitzean sailkatutako hiru onenek saria jasoko dute.

Izen-ematea 15 eurokoa izango da, eta izena ematerakoan ordainduko da.

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 18.

BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOAREN KONTUAN:

ES22 3035 0211 142110016207

Proba hasi baino lehen, sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da.

Bertaratzen diren beste federazio batzuetako gonbidatuentzat, 3D modalitatean parte hartuko dute zirkuituaren muntaia aprobetxatuz, eta izena ematea 10 eurokoa izango da. Ez dira sailkapenerako eta ehiza-federazioak ematen dituen sarietarako hautagai izango.

Posta elektroniko honetara bidali beharko dira: susana@fedecazabizkaia.org

Izen-abizenak

Lizentziaren kopia.

Modalitatea

Harremanetarako telefonoak: Ehiza federazioa 94427052ñ

Jose Javier Guinea 656717851

Iñaki Jauregi 629455853

Albiste gehiago

Albisteak

«MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» KANPAINAREN BIGARREN URTEA

Bizkaiko Ehiza Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, «MENDI SEGURUA GUZTIONTZAT» kanpaina jarriko du martxan, bigarren urtez jarraian. Ekimen

Irakurri albistea →
Albisteak

BIZKAIKO EHIZTARIEK MILIOIKA EURO GAL DITZAKETE GAZTELA ETA LEONEN OILAGORRA EHIZATZEKO EZARRITAKO ZERO KUPOAREN ONDORIOZ.

Gaztela eta Leonen ehiza daitezkeen bost espezieren ehiza kautelaz eteteak, tartean oilagorrarena, kalte handia eragiten die ehiza-denboraldi osoaz

Irakurri albistea →
Federazioa

DOLU-OHARRA BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA

Bizkaiko Ehiza Federazioak atsekabe handiz jakinarazten du JESÚS ÁNGEL SERRANO ARCE 2026ko urriaren 29an hil zela, 74 urte

Irakurri albistea →