Cursos

2024KO EHIZTARI AZTERKETAREN LEHEN IKASTAROA

celebrar-examen-cazador

BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOAK EHIZTARIAREN AZTERKETARAKO URTEKO DEIALDI GUZTIAK PRESTATZEKO IKASTAROAK ANTOLATU DITU
Ikastaro bakoitzak (lau egun eta zortzi ordukoak, azterketa-deialdi bakoitza prestatzeko) 5 euroko kostua izango du Bizkaiko Ehiza Federazioan federatutako pertsonentzat, eta 30 eurokoa Bizkaiko Ehiza Federazioan federatu EZ direnentzat. Azterketa egin ondoren, ikastaroa egin duen ehiztariak Bizkaiko Ehiza Federazioan federatzea erabakitzen badu, 25 €deskontatuko zaizkio erositako federazio-txarteletik.

GARRANTZITSUA. Egin beharreko urratsak:

1./IZENA EMAN EHIZTARIAREN AZTERKETAN, HEMEN KLIKATUZ 2024ko urtarrilaren 27an, larunbata, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Miguel Ángel Blanco eraikinean ( Agirre Lehendakaria 83, 48015 Bilbo). Azterketarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 25etik abenduaren 28ra zabalik egongo da.

2. / EHIZTARIA AZTERKETA PRESTATZEKO IKASTAROAN IZENA EMATEA 944270528 TELEFONOAN (09:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:30era)
Ikastarora joaten direnek, ikasketa-materialari dagozkion (liburu ofiziala eta azterketako galderak) ekarri beharko dituzue.Imprimatuta, Tablet edo ordenegailuz. Liburua eta kuestionarioa federazioaren bulegoan eskatu ahal izango dituzue.

Prestaketa-ikastaroak data hauetan egingo dira:

Ehiztariaren azterketa 2024:
2024ko urtarrilaren 8a, 18: 00etatik 20: 00etara (Kirol Etxeko areto nagusia. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Legeria eta ingurumenaren araudia
• Erregulazioa eta Ehiza praktika
• Ehiza kudeaketa

2024ko urtarrilaren 11n, 18: 00etatik 20: 00etara (Kirol Etxeko areto nagusia. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Espezie zinegetikoak

2024ko urtarrilaren 18an, 18: 00etatik 20: 00etara (Kirol Etxeko ekitaldi-aretoan. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Identifikazio arazoak
• Arma eta ehiza txakurrak
• Etika, segurtasuna eta portaera.

2024ko urtarrilaren 25a, 18: 00etatik 20: 00etara (Kirol Etxeko areto nagusia. Martin Barua pikaza 27.48003. Bilbo)
• Errepasoa eta proba (azterketaren simulakroa)

(Visited 827 times, 1 visits today)
jmiguel_7439n683

The author jmiguel_7439n683