DFB

HARRAPAKETEN PARTEAK EMATEKO AZKEN EGUNEKO URRIAk 10

FG

NAHI DUTEN EHIZTARI FEDERATUEK HARRAPAKETEN PARTEAK BEHAR BEZALA BETETA EKARRI AHAL DITUZUE FEDERAZIO HONEN BULEGOETARA. URRIAREN 7A (OSTIRALA BARNE) BAINO LEHEN. URRIAREN 10EAN, ASTELEHENA FORU ALDUNDIKO ZINEGETIKA FAUNA ZERBITZUAN ERREGISTRATU AHAL IZATEKO.

BIZKAIKO EHIZA FEDERAZIOA
Martin Barua Picaza, 27, 5º Kirol – Etxea
48003 Bilbao (Bizkaia) – Teléfonoa: 94 427 05 28

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak Bizkaiko Lurralde Historikoan ehiza-espezien kudeaketa hobetzeko egin dituen azterlanak eguneratuta mantentzeko, datu-banku bat sortu da denboraldi bakoitzeko ehizari buruzko informazioa jaso eta prozesatzeko.

Kontuan hartuta informazio horrek hobekuntza bat ekarriko diola ehiza-jardunari, eta Euskadiko natura ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 77 artikulua kontuan hartuta, ehiztari guztiek harrapaketa-agiria aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta, eta aurkezpen horrek jasota geratu behar du.

Harrapaketa-agiria leku hauetako batean aurkeztuko da: eskualdeko nekazaritza-bulegoetan, herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Ehiza eta Ibaietako Arrantza Ataleko bulegoan.

Eranskinean, aprobetxamendu erkideko edo libreko lurretan egindako ehizari dagokion harrapaketa-agiriaren eredu bat dago. Kontrolpeko ehiza-aldeen kasuan, ehiza-baimenarekin batera ematen den harrapaketa-agiria bidaliko da.

HARRAPAKETA-AGIRIAK

(Visited 337 times, 1 visits today)
jmiguel_7439n683

The author jmiguel_7439n683