IMG-20191130-WA0004

Pasaden Azaroak 29an, Bizkaiko II. Ehiza gala ospatu zen. Bizkaiko Ehiza Federazioak ekitaldi horretan Ehiza Elkartean lana aitortzea eta Ehiztari kirolarien irudia duintzea zen.

Galan zehar urtero egiten diren modalitate ezberdinetako Txapelketen irabazleei Txapelak entregatu zitzaien , baita ere Bizkaiko Ehiza Sozietateei , Pertsonei eta Komunikabideen lana aitortu zen. Jon Ander Palenzuelak DESVEDA ets ONDA VASCA-ko kazetariak aurkeztu zuen.

 

 

Aurten Federazio honetan ospatu diren Txapelketa ezberdinen irabazleak:

 

Bizkaiko Ehiza Ibilbide txapelduna- IÑAKI ORTIZ HONORATO.

Bizkaiko  Compack Sporting txapelduna- IÑAKI ORTIZ HONORATO.

Bizkaiko  San  Huberto txapelduna- XABIER URIARTE ORMAZABAL.

Bizkaiko Txakur Kontinentalen txapelduna- JOSE LUIS LLONA GOIRI.

Bizkaiko Arku Tradizionaleko txapelduna- JAVIER GUINEA VILLAÑO.

Bizkaiko Arku Konposatu txapelduna- JAVIER ARRIBAS RUBIAL.

Bizkaiko Arrasto Txakurren txapelduna- JOSE Mª ITURRALDE BOTO.

Bizkaiko Basotxoriak , Karnaba luma txapelduna- CARLOS BURGUETE SOLAY.

Bizkaiko Basotxoriak karnaba luma misto txapelduna- CARLOS BURGUETE SOLAY.

Bizkaiko Basotxoriak , txoka luma txapelduna- ALAIN CARRERA MORILLAS

Bizkaiko Basotxoriak , txoka luma misto txapelduna – HONORATO COSTAS RODRIGUEZ

Bizkaiko Ehiza Txikia txakurrarekin, senior txapelduna-  EUGENIO SOLAGAISTUA I.

Bizkaiko Ehiza Txikia txakurrarekin , veterano txapelduna- JOSÉ TEJEDOR PEÑA

Bizkaiko Oilagor txapelketa – EUGENIO SOLAGAIZTUA I.

 

Bestalde , Urdaibaiko Sagitari Elkartearen lana ere aitortu zitzaion , Bizkaiko arku Ehizaren defentsan egindako lanagatik eta baita ere EL CORREO egunkariari , Ehiza Jardueraren inguruko informazioarekin lan egiteagatik.

 

 

 

Amaitzeko, Bizkaiko Ehiza Federazioak , Begoña Besga Larruskaineri Urrezko Domina entregatu zioten . Federazioa hasi zenetik Ehiztariengan Bizia emateagatik eta egindako lan guztiarengatik. Bereizketa azkenengo 4 presidenteak eman zioten. Alex Atxa, Jon Andoni Bengoetxea , Iker Hidalgo eta Javier Baronak.

 

Lehengo aldiz, Bizkaiko administrazioko eta Klase Politiko ordezkari ugari bertaratu ziren. Foru Aldundiaren partez, Roberto Cañon Gorostiza, Nekazaritza Saileko zuzendariordea eta Carlos Sergio Achotegi Kirol Saileko Aholkulari nagusia.

 

Klase Politikoen partez, Eduardo Andrade Bizkaiko PP-ko koordinatzaile nagusia, Amaya Fernandez Bizkaiko PP-ko idazkaria. Jesus Lekerikabeaskoa Bizkaiko Buru Batzarreko kidea eta EAJ-ren Batzar Nagusiko Bozeramailea. Bizkaiko batzar orokorreko Alderdi Politiko ordezkari guztiak gonbidatuta zeuden.

 

Eskerrak Bizkaiko II. Galara etorri ziren Ehiztariei , Sozietateei , Babesleei eta Arduradun Politiko guztiei , gure zaletasunaren alde egiteagatik. Eskerrik asko!

(Visited 1.380 times, 1 visits today)
jmiguel_7439n683

The author jmiguel_7439n683