Uncategorized

ZURE BIZILEKUAREN ONDOKO UDALERRIETAN EHIZATU AHAL IZANGO DA

2016100720324857387

Eusko Jaurlaritzaren 36/2020 Dekretuan jasotakoaren inguruan ehiztari guztiek erakutsi duten kezka dela eta, idazki honen bidez ehizari dagokionez planteatu zaigun egoera berriari buruzko informazioa ematen saiatuko gara.

Atzotik, Euskadiko Ehiza Federazioarekin harremanetan gaude, Eusko Jaurlaritzari ehiza funtsezko jardueratzat har dezala eskatzeko eta hiru lurraldeen arteko joan-etorrien mugak saihesteko. Lanean ari direla baieztatu digute.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ehiza Fauna eta Arrantza Zerbitzuari ere eskaera eta kontsulta berberak egin dizkiogu. Kasu honetan, Bizkaiko ehiztariak Bizkaia osoan mugitzeko.

Euskadiko Ehiza Federazioak Eusko Jaurlaritzarekin kontsultatu ondoren baieztatu digu bizilekuaren ondoko udalerrietan ehizatu ahal izango dela. Dekretuaren 14. artikuluan, kirol-jarduerari buruzkoan, jasotakoaren arabera. 14.1 puntuan dio taldekako kirol-jarduerak eten egin direla, baina mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna ahalbidetzen duela.

Dekretu horrek 15 eguneko iraupena du. Iraupenean zehar zabaldu ahal izateaz gain aldatu ahal daiteke.

Euskal Ehiza Federazioarekin batera alarma egoetan ehiztariak hiru lurralde historikoetara joan daitezen lanean ari gara. Orain ez bada, laster. Gure ustez, ehiza “funtsezkotzat” jo behar da. Gutxienez, ehizatari Bizkaitarrak Bizkaiko herri guztietara joatea baimendu beharko litzatekela.

Bizi behar dugun pandemia-egoerari dagokionez, Ehiztariei arduraz jokatzeko eskatzen diegu, ehizaldian indarrean dagoen araudia betez.

Berritasunen bat izan bezain laster, jakinaraziko dizuegu.

 

 

(Visited 9.990 times, 1 visits today)
jmiguel_7439n683

The author jmiguel_7439n683