Uztailak 05 eta 06 federazio hau arratsaldez itxita egongo da.
Barkatu eragozpenak.
Eusko Jaurlaritzaren 36/2020 Dekretuan jasotakoaren inguruan ehiztari guztiek erakutsi duten kezka dela eta, idazki honen bidez ehizari dagokionez planteatu zaigun egoera berriari buruzko informazioa ematen saiatuko gara.
Atzotik, Euskadiko Ehiza Federazioarekin harremanetan gaude, Eusko Jaurlaritzari ehiza funtsezko jardueratzat har dezala eskatzeko eta hiru lurraldeen arteko joan-etorrien mugak saihesteko. Lanean ari direla baieztatu digute.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ehiza Fauna eta Arrantza Zerbitzuari ere eskaera eta kontsulta berberak egin dizkiogu. Kasu honetan, Bizkaiko ehiztariak Bizkaia osoan mugitzeko.
Euskadiko Ehiza Federazioak Eusko Jaurlaritzarekin kontsultatu ondoren baieztatu digu bizilekuaren ondoko udalerrietan ehizatu ahal izango dela. Dekretuaren 14. artikuluan, kirol-jarduerari buruzkoan, jasotakoaren arabera. 14.1 puntuan dio taldekako kirol-jarduerak eten egin direla, baina mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna ahalbidetzen duela.
Dekretu horrek 15 eguneko iraupena du. Iraupenean zehar zabaldu ahal izateaz gain aldatu ahal daiteke.
Euskal Ehiza Federazioarekin batera alarma egoetan ehiztariak hiru lurralde historikoetara joan daitezen lanean ari gara. Orain ez bada, laster. Gure ustez, ehiza “funtsezkotzat” jo behar da. Gutxienez, ehizatari Bizkaitarrak Bizkaiko herri guztietara joatea baimendu beharko litzatekela.
Bizi behar dugun pandemia-egoerari dagokionez, Ehiztariei arduraz jokatzeko eskatzen diegu, ehizaldian indarrean dagoen araudia betez.
Berritasunen bat izan bezain laster, jakinaraziko dizuegu.
Ehiza tixki txapelketa . 2018 ko urriak 13an Arriolan .
Oilagor txapelketa . 2017 ko Azaroak 11an ( zehaztu gabe )
Urriak 27 an (osteguna ) txapelketa inskripzioak egingo dira . 17 etatik 18 etara , federazioko bulegoetan , beharrezko dokumentazioa ekarriz.
18.00 ordutik aurrera , egun horretan bilera egongo da epaileentzako (derrigorrezkoa etortzea ) . Ez da derrigorrezkoa pasaden urteko epaileak etortzea .
Txapelketa egunean , partaideak ehiza dokumentazioa eta zihurtagiri medikua erregelan ekarri behar dute , beharrezkoa denean aurkezteko.