Argitaratu da 2021eko martxoaren 17ko Ebazpena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizatzeko gaitasunaren azterketarako deialdia egiten duena 2021. urterako
Azteketa egiteko eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da 2021eko apirilaren 9tik, maiatzaren 21a arte.
Azterketaren TASA: 11,16 euro
*OHARRA: Azterketan izena emanda daudela ulertuko da, inolako izapide osagarririk egin behar izan gabe, 2020ko azterketarako eskabidea aurkeztu eta tasa ordaindu zuten pertsonak 2020ko apirilaren 20tik maiatzaren 22ra eta 2020ko uztailaren 16tik 30era bitarteko epeen barruan; izan ere, azterketa hori ezin izan zen egin COVID-19aren ondorioz.
Azterketa, 2021eko ekainaren 12an egingo da, 10:00etan Bilbao Exhibition Centre-en (BEC).
Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3 galderari, baten bat baliogabetzen bada ere. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar dira. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.
2021eko deialdiei buruzko informazio gehiago
Ehiztariaren gidaliburua: azterketaren gida
Ehiza Jasangarriari buruzko azterlana (Euskadiko Ehiza Federakuntzak)
Kontaktua:
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Jesus Saez de Heredia / José Alberto Valentin
Telefonoa: 945 01 96 57
Faxa: 945 01 63 10
Posta elektronikoa: j-saez@euskadi.eus / ja-valentin@euskadi.eus